Irailaren 3ko manifestaldian Billwerder-eko presoi agurra (EU)

United We stand!
Free them all!
Agur bero bat denoi!
barruko eta kanpokoei!.
Hemen gara berriz, zuen anai-arrebak,zuen lagun eta kideak.
Badira ia bi hilabete zuek, G20 Ko presoak atxiloturik zaudetela, harresi haundi hauen atzean, epai eta argudio zentzugabeak direla eta. Zuetako gehienok ez dauka pasaporte alemanik, arrazakeriaz jantzitako gizarte honetan bada hau antza arrazoi bat gizaki bat gartzelaratzeko, horretarako “ konplizitate psikikoa”ren asmakizuna erabili behar badute ere.
Gutako hiru kide gazte irlan dagoen gazteentzako gartzelan dituzte, besteok Neustadt-en kokaturik den gartzela prebentiboan.
Haiei ere gure babesa eta elkartasuna.
Poza haundia izan da, jakin dugunean, Maria aske utzi dutela, hasteko ondo da hau, bainan ez dugu amore emango, ez gara isilduko, denok aske izan arte!
Hileko lehengo igandeetan itzuliko gara hona.
Zuekiko elkartasun adierazpen ugari dago, adibidez Alemaniako enbaxadaren hormetan Parisen margotutako grafitia, eta esaten dutenez beira pare bat ere hautsi zituzten.
Manifestaldiak izan dira Venezian eta Roman Alemaniako enbaxadaren aurrean, zuen askatasuna eske.
Abuztuaren 6an, hemen ginela, elkartasunezko manifesstaldia bazen ere Genobako San Lorenzo enparantzan, bai eta Bilbon ere, zuei babesa eta elkartasuna adieraztearren.
Abuztuaren 7an Danzig-en, Kracobian eta Varsovian Alemaniako enbaxadaren aurrean jendea elkartu zen, hauek ere zuen askatasuna eske.
Jakin izan dugunez, aurrekoan oso gutxi entzun ahal izan zenuten, horregatik gaur ozen ozen ari gara eta, zuek eskatutako musika ere ekarri dugu!
Entzun nahiko zenuketen hori gutunetan idatzi, indarra ematen dizuen eta gartzelako egunerokotasuna zertxobait hobetzen duen hori.
Guk antolatuko dugu.
Espero dugu, aski eskutitz iristen ari zaizkizuela!
Laster elkar ikusiko dugulakoan!
Hemen!
Epaitegietan!
Edo karriketan!
Free You All!
United We Stand!