UNITED WE STAND (EU)

Erresistentziaren gailurra – Errepresioaren gailurra – Elkartasuna da gure indarra

G20 delakoa pasa da, halere haren ingurukoek jarraipena badute!

Korronte eta jarrera ezberdinen haratago 100 mila lagunetik gora atera dira kalera Hanburgon G20ko gailurrari kontra egiteko.  Ekitaldiekin hasi baino lehen errepresioa zabaldu zen erresistentziaren kontra. Akanpalekuak eta manifak debekatu zituzten, etxebizitzak miaztu. Zenbait pertsona arriskutsutzat jo zituzten, prebentzioneurrien izanen atxilotu, zenbat jenderi Hanburgora gerturatzea debekatu zioten mugetan eta hiriaren sarreran. Protesten egunetan zauritu ugari izan zen poliziaren esku, ehundaka aktibista atxiloturik, batzuk ordu gutxitarako, beste zenbait luzegorako. Haietatik 36 prebentiboan dituzte, asko beste lurraldetatik Hanburgora etorriak ziren protestatzera.

Gure borrokakide hauek espetxeratuak izan dira, gurekin batera kalera atera direlako Hanburgon G20 delakoaren gizakiaren duintasuna zauritzen duen politikaren aurrean eta honen gailurraren aurrean beren protesta adierazteko. Orain gure beharra daukate, gure babesa behar dute. Eta ez dira soilik esperetxeratuak izan direnak; gogoan ditugu ere datorren errepresioa pairatuko duten horiek. Elkartasunaren adierazpenak anitza izan behar du. Dirua hauen epaiketentzako beharrezkoa izango den moduan, berrien zabaltzea ere garrantzitsua da. Banakoaren laguntza behar da, bainan eta errepresioaren aurreko elkarren lana baterakoia. Gure helburua mugaz eta korronte politikoez haratagoko elkartasun kanpaina martxan jartzea da, non gizaki ezberdin askok parte har dezaketen.

Persekuzio guzti hauetaz gain, komunikabideek eta segurtasun indarrek ez dute lortu gu zatitzea. Eta orain ere ez dute lortuko! Gailur hau amaitu bada ere, mundu hobeago baten aldeko gure borroka ez da bukatu. Gerra, esplotazioa, menperakeria eta espetxe gabeko munduaren alde. Eta borroka hau gure espetxeratutako kideekin elkar eramango dugu.

Elkarrekin zutik!

Zer egin dezakegu konkretuki:

  • Dirua jaso gartzelan daudenentzat, abokatuentzat, prozedura judizialentzako, kanpainak sustatzeko…
  • G20-gailurrari buruzko ekitaldi informatiboak antolatzeko
  • Elkartasun-txoznak, jaialdiak eta kontzertuak antolatzeko
  • Komunikazio-lana (kartelak, agiriak, kamisetak, etab.)
  • Konzentrazioak eta manifak
  • Senide eta lagunentzako laguntza antolatu
  • Gutunak idatzi

Diru laguntzaren kontuak:
Epaikettetarako
Rote Hilfe e.V.
Objetoa: „G20“
IBAN: DE25 2605 0001 0056 0362 39
BIC: NOLADE21GOE 
Sparkasse Göttingen

Tokiko kanpainak bultzatzeko:
Rote Hilfe e.V.
Ortsgruppe Hamburg
Stichwort: „United we stand“
IBAN:DE06 2001 0020 0084 6102 03
BIC: PBNKDEFFXXX